Itzal taldearen kontzertua atzo, Zizurkilen

Irune Alfonso 2022ko aza. 19a, 10:02

Azaroak 25aren arira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Aiztondon, eta horietako bat izan zen atzo arratsaldeko kontzertua, Zizurkilen. Eguraldi kaxkarra egiten zuen arren, Itzal taldeak kontzertu akustiko goxoa eskaini zuen. Bertan, euren kanta propioak eta Euskal Herriko hainbat emakumeen kantuak jo zituzten. Kontzertua amaitu ostean, euren sorrera eta bizipenen inguruan solasean aritu ziren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!