Urdax Magunazelaiak irabazi du Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa

Ainhoa Gil 2022ko aza. 19a, 22:11

Urdax Magunazelaia izan da garaile Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan. 6875 kg altxa ditu guztira. Jokin Eizmendi izan da bigarren, Iñigo Eizagirre hirugarren, Jon Unane laugarren, Xabier Aranburu bosgarren eta Aimar Galarraga seigarren. Julen Diaz arabarra gonbidatu gisa aritu da. Lasto altxatze erakustaldia ere eskaini dute. Lan ederra egin dute Peio Argaiak, Lander Oterminek eta Enara Argaiak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!