Zizurkilgo PSE-EEk eskuorria zabalduko du gaur, bere lanaren berri emateko

Aiurri 2023ko urt. 25a, 10:22

Udal-taldea egiten ari den eta Udalean egin duen lanaren berri emateko, eskuorria zabalduko dute gaur, Zizurkilgo postontzietan. Liburuxka euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta 1200 unitate banatuko dira. 

Jose Antonio Sanchez Zizurkilgo PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, lau urtetan sozialistek oposizio zaintzailea izan dute EH Bilduko udal-gobernuarekiko, eta, aldi berean, proposamen eta eraikuntza bide emateko proposamen alternatiboak eman dituztela adierazi du, Zizurkilen aurrerapena eta ongizatea sustatzeko. Sanchezek ziurtatu du, udal talde sozialista eguneroko gaiez arduratu dela, herritarren arazoei aurre eginez, eta entzute aktibo batetik abiatuta. 

Sozialistak legealdia zaila izan dela onartu du eta bere helburua Covi-19aren pandemia eta ondorengo krisi ekonomiko eta soziala arintzea izan dela aitortu du, horretarako, tokiko ekonomian laguntza emanez eta arreta jarriz, ostalaritzan eta enpresa txikietan. Hala ere, etsipen handia sentitu duela aitortu du, emandako lagutza ez zelako nahikoa izan eta bere udal taldeak planteatutako laguntzak, EH Bilduko udal-gobernuak ez zituelako onartu. 

Gainera, aipatutako beste ildo garrantzitsu bat, kalteberetasun-egoeran dauden haurren osasuna izan dela adierazi du, eta elikadura osasungarria bermatzeko proposamenak egin zituztela azaldu du. 

Bestetik, eskuorrian, PSE-EEk udal tasak eta zergak izoztea proposatu duela agertzen da, baita, gaztelaniaz informatzeko eskubidea aldarrikatzen dute,  euskara ulertzen ez duena bazterturik gera ez dadin. 

Azkenik, hainbat proposamen zerrendatu dituzte EH Bilduk onartu ez dituenak. 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!