Blues Gaua, larunbat honetan Zizurkilen

Aiurri 2023ko urt. 30a, 12:07

Blues-zaleek hitzordua dute larunbat honetan Zizurkilen. Blues gaua XX. ediziora iritsi da, eta ohiko formatura itzuliko da; herriko tabernatan egingo dituzte kontzertuak, 19:00etan hasita.

Aurreko bi urteeta, pandemiak hala behartuta, Joxe Arregi plazan egin dira kontzertuak baina aurten, tabernetara itzuliko da Blues Gaua. XX. ediziora iritsita, erreferentea bihurtu den Blues zaleen artean.

Horrela, aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik, otsailaren lehen asteburuan musika beltzaren hotsak entzuteko parada izango da. Espainia, Galiza. Catalunya eta Euskal Herriko musikariak arituko dira, maila handikoak guztiak ere. Beti bezala, sarrera doan izango da.

  • 19:00 Johnny Bigstone& Sweet Marta. Atxulondo taberna.
  • 22:30 Itziar Yagüe. Pasus taberna.
  • 24:00 Adrián Costa & Julian Maeso. Egarri taberna.
  • Ondoren DJ. saioa: Blues, R&B, Rockanroll
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!