Ekitaldi sorta, torturaren aurkako astearen baitan

Aiurri 2023ko ots. 9a, 07:00
Otsailaren 12an egingo da ekitaldi nagusia, Joxe Arregi plazan.

Otsailaren 10ean abiatu eta otsailaren 14ra arte, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Zizurkilen. Film emanaldiak eta hitzaldiak izango dira, baita urtero errepikatzen diren Haizetsura mendi irteera eta torturaren aurkako ekitaldi nagusia ere.

Otsailaren 13an 42 urte beteko dira Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela. Egun horren bueltan, torturaren aurkako astea egingo dute Zizurkilen. 

Igandearekin, otsailaren 12an egingo da ekitaldi nagusia. Joxe Arregi plazan elkartu eta ekitaldi goxoa eskaintzen zaie tortura jasan izan duten guzti-guztiei. Eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari. Hitzak eta musika uztartu ohi dituen ekitaldiari amaiera emateko, lore eskaintza egiten da Joxe Arregiren omenezko monolitoan eta, agurra dantzatuz borobiltzen da omenaldia. Goizean, Haizetsura joan etorria egiten dute oinez Joxe Arregi zena gogoan.

Torturaren aurkako astea

Otsailak 10, ostirala
The Report filma. 19:00, Plazaetxeberriko HerriBIZIguneren lokalean.

Otsailak 12, igandea
Haizetsura mendi irteera, 09:00 PM Otaño plazatik.
Torturaren aurkako ekitaldi nagusia, 13:00, Joxe Arregi plaza.

Otsailak 13, astelehena
Torturaren aurkako eguna
Karpeta Urdinak dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia zuzendariarekin. 18:30, Atxulondo kultur etxean.

Otsailak 14, asteartea
Mikel Zabalza kasuaz hitzaldia. 19:00, Plazida Otaño liburutegia

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!