Pedro Mari Otañori buruzko filmerako kastinga egingo dute, Zizurkilen

Pello Mari Otaño bertsolariaren gaineko filmerako aktoreak eta figuranteak behar dira. Aukeraketa egiteko deialdia zabaldu dute apirilaren 1erako. 

Guztira, 500 pertsona inguru beharko dira; hala nola, emakumeak, gizonak, gazteak zein helduak. Goiz eta arratsaldez arituko dira aukeraketa egiten, ordutegiari dagokionez, goizeko txanda 10:30etatik 14:30etara izango da, arratsaldean, aldiz, 16:00etatik 20:00etara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!