Herri Kooperatiba berria eratuko da, Zizurkilen

Aiurri 2023ko mar. 23a, 12:50

Urteak dira herriko komunitatearen gaineko kezkak adierazi dituztela zizurkildarrek, eta kezka horiek desagertu nahian, proiektu komunitarioa eraikitzen joan dira; horren frutu da duela lau urte sortutako" HerriBIZIgune" elkartea. Orain, urrats berri bat eman eta Herri kooperatiba sortuko dute, ekonomia sozial eta eraldatzailea komunitate hurbil eta txikietatik gauzatu behar del sinisten dutelako. 

Azpi proiektu ezberdinak barnebiltzen ditu "herriBIZIgune" elkarteak: Plazaetxeberri eraikinaren inguruko proiektu partehartzailea,  herriguneari herritarrentzako topagune berria sortzeko auzolana, Haurren basoa, eta Eskuetatik eskuetara (jakintza partekatzea) esaterako. Gainera, azpimarratu beharreko beste proiektua indar eta egonkortasun gehien lortu duena Elikadura sarea izan da. Honi jarraipena emateko Herri Kooperatiba herriarekin eta herriarentzat garatu nahi den proiektu kooperatibo eta komunitarioak sustatzeko tresna izango izango da, gaurko garaietara egokitzen den herrigintzarako antolakunde berria, herriko eragile eta herritar ezberdinak biltzeko sortuko den topagunea. Gainera, udalarekin batera herrian gobernantza berria bideratzeko egitasmoa izango da baita kultura, hizkuntza, pertsonak eta lurra zaintzeko eta babesteko kontzientzia gunea ere. Horregatik, deialdi irekia egingo dute Herri Kooperatiba eratzeko martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan herriBIZIguneko topagunean (Plazaetxeberria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!