Pintaketa nazia agertu da, Zizurkilen

Irune Alfonso 2023ko api. 12a, 10:45

Sinbolo nazia eta "folla a tu dios" mezua irakur daiteke Zizurkilgo mural feministan. Zizurkilgo udalak gogor salatu du ekintza faxista. 

"Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herrian, mural feminista batean agertu den
sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatzia. Zizurkil bidezkoagoa, guztiontzat
askeagoa eta berdinzaleagoa izateko helburuan berresten gara. Faxismoak, ultraeskuinak eta etorkizuna grisez marraztu nahi dutenen mehatxuek ez dute lekurik gure herrian. Gora Zizurkil feminista eta koloretsua!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!