Gipuzkoako hautagaiekin mahaingurua, lehen sektorearen gainean

Aiurri 2023ko api. 13a, 13:54

Fraisoroko nekazal eskolan egingo da mahaingurua (Argazkia: Fraisoro nekazal eskola)

Gipuzkoako lehen sektorearen eta landagunearen etorkizuna eztabaidagai izango dute ahaldun nagusirako hautagai politikoen eta baserritarren artean. ENBA sindikatuak antolatu du mahaingurua, eta Fraisoro nekazal eskolan egingo da, apirilaren 28an, ostiralarekin, 11:00etatik aurrera.

Eider Mendoza (EAJ-PNV), Maialen Iriarte (EH Bildu), J. Inazio Asensio (PSE), Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos) eta Mikel Lezama (PP) izango dira partehartzaileak, Xabier Euzkitzek gidatuta.

Entzule gisa joan nahi duenak, aurrez 943650123 telefonora deitu beharko du, edota, gipuzkoa@enba.eus idatzi beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!