Andatza-Ezkeltzu Bizirik! taldeak hitzaldia eta erakusketa antolatu ditu

Aiurri 2023ko api. 19a, 10:12

Andatza

Green  Capital enpresak Zizurkilgo mendietan zentral eoliko bat jartzeko proiektua  aurkeztua du eta Jaurlaritzak berau "izapidetzen" ari dela iragarri zuen urtarrilean. Horren harira, Herritarrak zentral eolikoen gaiaz informatzeko hitzaldia antolatu du taldeak apirilaren 20an, ostegunarekin, Zizurkilen.

Horrez gain, beste bi ekitaldi ere antolatu ditugu: zentral eoliko honekin izango lituzkeen ondorioak islatzen dituen erakusketa; eta Ezkeltzura mendi ibilaldi gidatua, zentral eolikoak arriskuan jar dezakeen bertako ondarea ezagutzeko.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!