Egitarau betea San Isidro eguna ospatzeko, Zizurkilen

Aiurri 2023ko mai. 10a, 11:18

Datorren astelehenean San Isidro eguna ospatzeko egitarau betea antolatu dute Zizurkilen. Herri kirolak, bazkaria, eta bertsolariak izango dira eguna jai giroan ospatzeko. 

Goizeko 12:30ean Herri kirolak izango dira Intxaur pilotalekuan. Aizkolarien artean, Mikel Larrañaga eta Txikia IV izango dira. Pentantloi proban, Gorka Etxeberria eta Joseba Arakama, eta harri-jasotzaile lanetan, Udane Ostolaza arituko da. 

Herri kirolak ikusteko aukera izan ondoren, bazkaria antolatu dute Izarne Zelaia eta Maialen Akizu bertsolariekin, Iriarte jatetxean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!