M28 Aiztondo

"Oposizioak ez du erabakietan parte hartzeko aukerarik izan"

Jon Ander Udeda 2023ko mai. 25a, 11:42

Josean Sanchez da sozialisten zerrendaburua.

Jose Antonio Sanchez PSE-EEko alkategaia da, Zizurkilen. Oposiziotik nabarmentzen ahalegindu da, hainbat proposamen eginez. Proposamen horiek akordio bilakatzea nahiko luke, gobernu ezberdin batekin

Azken agintaldian parte hartze aktiboa izan duzu

Halaxe da, gobernu taldeak egiten duenaren aurrean aktibo egon beharra dago. Beharrezkoa den kasuetan, proposamen hobeak egiten saiatu gara ekarpena egiteko. Bereziki, ekarpenak egiteko. Salatu behar bada zerbait, hori ere egiten dugu.

Eta zein litzateke zure balorazioa amaitzear den agintaldiaz?

Oposizioan eraikitzailea egiten saiatu gara. Akordioetara iristen saiatu eta jasotako proposamenak hobetzen ahalegindu gara. Eragozpena gobernu taldearen jokabidea izan da. Agintaldiaren hasieran bazirudien elkarlana egongo zela, baina errealitatea bestelakoa izan da. Oposizioak ez du erabakietan parte hartzeko aukerarik izan, duten gehiengoa baliatu dutelako. Ez dute akordioetara iritsi nahi izan. Gehiengo osoz inposaketa ezartzen aritu dira, eta horrela zaila da ekarpenak egitea.

EAJ-PNVrekin, hein batean, batera aritu gara. Baina ezberdintasunak baditugu, guretzat ez baita lehentasunezkoa pertsona batzuren edo besteen identitate-sentimendua. 

Pilatu duzun ekarmentua abantaila da udal politikagintzan jarraitzeko, ezta?

Noski. Bi agintaldi egin ditut Zizurkilen, baina lehenago Hernanin. Hernaniko agintaldia amaitzean, nire udalerrian bertan aritzeko urratsa ematea erabaki nuen. Egoera politiko orokorra samurtzea garrantzitsua izan zen, Zizurkilen ordezkari politiko izateko erabakia hartzerakoan. Orain errazagoa da nabarmetzea norberaren herrian, iraganarekin alderatuta.

Zein asmo zehatz proposatuko zenituzke Zizurkil herrirako?

Gure proposamenetakoa etxebizitzaren eraikuntza da. Urteak daramagu etxebizitza berririk gabe, eta beharrezkotzat jotzen dugu. Bereziki, gazteriarentzat. Ez baitute herrian bertan geratzeko aukerarik izaten eta beste udalerrietara jo behar izaten dute. Alokairu nahikoa ere ez dugu, eta dagoena oso garesti dago.

Bestalde, kirol instalakuntza egokien beharra dago. Eta hainbat auzo berritu behar dira, auzotik auzora aldaketa handia dagoelako. Berritu behar dira hainbat auzo.

Hautes-zerrenda nola definituko zenuke?

Gobernatzeko gaitasuna duen zerrenda aurkezten dugu, zintzoki esanda. Zorionez, politikoki, hoberantz goaz. Horri esker, alderdiaren gertuko Zizurkilgo bizilagun batzuk gurekin aurkezteko pausoa eman dute.

Zer eskatuko zenioke agintaldi berriari?

Ezagutu dugunarekin alderatuta, gobernu ezberdin bat eskatuko nuke. Irekiagoa eta herritarren benetako beharrei erantzungo diena.

 

Zizurkilgo  PSE-EE

  1. Jose Antonio Sanchez Almaraz.
  2. Maria Concepcion Fernandez Oses.
  3. Gregorio Urretavizcaya Arregui.
  4. Victor Manuel Martin Iglesias.
  5. Nuria Martin Iban.
  6. Maria Jesus Rua Perez.
  7. Jose Antonio Del Corral Martin.
  8. Manuela Soledad Galiñanes Calzado.
  9. Ana Jesus Fernandez Igarabide.
  10. Francisco Javier Piris Rios.
  11. Ana Belen Maria Martin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!