Igandean dira maiatzaren 28ko hauteskundeak eta gaurko ekitaldia nagusiarekin amaitu dute kanpaina, Zizurkilen. "Maite duzun Zizurkil" egingo duela aipatu du Maitek, baita osatu duten taldeak ere. Eta horretarako, herritarrak bozkatzera joatea beharrezkoa dela adierazi du. Taldekideen babesa, eta herritarren berotasuna nabarmena izan da ekitaldi osoan.