Udaberrian Topa! festa Ekainaren 1ean, Zizurkilen

Aiurri 2023ko mai. 29a, 12:59

Zizurkilgo P.M.Otaño Herri Eskolak ekainaren 1ean, osteguna, arratsaldez, Udaberrian Topa! izena jarri diogun festa burutuko du.Festa hau urtero burutu izan da. Giro goxo, lasai eta gertukoan ikasleak, familiak eta irakasleak elkarrekin egoteko aitzaki bat da.

Besteak beste, aitton-amonei tarte berezia eskaintzen zaie. Urte osoan zehar egiten duten lanaren eskertza eta aitortza da. Eskolan ibilbide bat egiten zaie eta ikasleek eskaintza desberdinak egiten dizkiete: asmakizunak, olerkiak, dantzak, txirula emanaldia...


Bestalde, urtean zehar harreman osasuntsuen inguruan egindako lana erakutsiko dute. Aurten koloretako aulkia inaguratuko da eta liburu bidaiariarekin egindako lana erakutsiko da. Baita "ausartak gara" harreman osansuntsuak bultzatzeko koreografia. Halaber, Segundo Monteseko ordezkariei Ongietorria egingo zaie. Ikasturte honetan eskola osoak amets egin du eta honen inguruko aipamena ere izango dugu. Amaitzeko Nazioarteko mokadutsua dastatzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!