"Eskola berdea, eskola jasangarria" ziurtagiria eskuratu du Pedro Mari Otaño ikastetxeak

Aiurri 2023ko eka. 8a, 11:14

Ingurumenaren eguna ospatu zuten ekainaren 5an, Pedro Mari Otañoko ikasleek. Eguna ospatzeko hamaika jarduera egin zituzten, hala nola; Atxulondon patin zirkuitoa, bizikletan Asteasura irteera eta "Murriztu, berrerabilil berziklatu" antzezlana ikusi zuten. 

Ondoren, arratsaldean eskolako familia, ikasle zein irakasle eta langileek talde argazki handia atera zuten. Otañok urte asko daramatza ingurumenaren, naturaren eta ama-lurraren gaineko lanketa egiten eta lan honen aitortza eskuratu dute aurten, "Eskola berdea, eskola jasangarria" ziurtagiria lortuz. 

Ziurtagiria ekainaren 6an jaso zuten politikarien eskutik burutu zen ekitaldian, Busturiako Ekoetxean. Bertan, Ane Juarez zuzendaria, Arantxa Lasa Agenda 2030eko arduraduna, Unai Alkorta ikasle ordezkaria, eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea izan ziren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!