Oso hunkituta jaso du aginte makila Iker Urruzolaren eskuetatik. Herritarrak, udaleko kideak, etxekoak, oposizioko kideak... guztiak izan ditu gogoan bere hitzartzean. Inaxi Otegiri eskaini dio aginte makila. 1979an alkate izan zen Otegi, demokrazioa garaiko lehen alkate izanez.
Lana eta zintzotasuna agindu ditu Amenabarrek kargu hartzean eta bulegoko ateak zabalik dituela adierazi die oposizioko kideei.