Udako solstizioa ospatu dute Zizurkilen

Aiurri 2023ko eka. 23a, 21:04

Iritsi da gau magikoa, eta, harekin batera, San Juan sua pizteko unea. Hala, Euskal Herri osoko hamaika txokotan bezala, Zizurkilen ere beren txinparta piztu dute. Zizurkil Aiztondo bailarako lehena izan da sugarra egiten: Kixmi pertsonaiarekin kalejira egin ostean, plazan bertan bildu dira, hari su eman eta dantza egiteko. 

San Juan gaua iritsi da. Gaur urteko egunik luzeena da eta gau motzenari harrera eman nahi diogu. Lurra gure gorputza da, hizkuntza, gure arima. Gu urkamenditik gatoz, bertan Kixmi harrapatzera joan gara. Kixmi iluntasuna baita. Kixmik gure lurra, gure hizkuntza, gure herria suntsitu nahi zituen, baina guk garaiz harrapatu dugu eta sutara botatzera goaz. Aro bat amaitu da eta aro berri bat hastera doa. 

Zorte on, zizurkildarrok! Urte oparoa izan dezagula! Zaindu dezagun gure herria! Defenda dezagun gure Amalurra! 

Bizi gaitezen euskaraz!
Gora San Juan!
Kixmi sutara!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!