Ekitaldi sorta, Herri Kooperatibaren eskutik

Jon Ander Ubeda 2023ko eka. 29a, 16:30

Gaurkoan hasi eta hurrengo bi egunetan jarduera ezberdinak antolatu ditu Zizurkilgo Herri Kooperatibak.

Ekainak 29, osteguna

19:00, Topagunea.

Kooperatibaren batzarra deitu dute. Lantaldeak eta ekimena, metodologia eta funtzionamendua… hizpide ezberdinak izango ditu gaurkoak.

Jarraian, gobernantza kooperatiboa dinamika: Etxebizitzak, energia komunitateak eta zaintza.

Ekainak 30, ostirala

18:30, Topagunea

Zure plateran hasten da mundua ikus-entzunezkoa eskainiko dute.

 

Sinopsia: Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia. Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat

Uztailak 1, larunbata

13:30, Plaza

7 pintxo, 7 herrialde pintxo dastaketa egingo dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!