Euskadiko Sega Txapelketa izango da uztailaren 22an, Zizurkilen

Irune Alfonso 2023ko uztailaren 12a

Artxiboko irudia.

Euskadiko Sega Txapelketa jokatuko da, uztailaren 22an, Zizurkilen. Txapelaren bila lehiatuko diren segalariak, Julen Gabirondo, Mike Lizartza, Oier Urkola eta Jokin Etxeberria izango dira. Lehiaketa, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Nekola baserriko belazean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!