Gaur zabalduko dute Plazaetxeberri taberna-jatetxea

Ainhoa Gil 2023ko uzt. 14a, 12:07

Gaur arratsaldean egingo dute Plazaetxeberri taberna-jatetxearen inaugurazio ekitaldia. 19:00etan hasiko da festa eta kontzertu bereziak ere antolatu dituzte kudeatzaile berriek. Eñaut Elorrietaren saioa hasiko da 20:00etan eta Ut! taldearena jarraian. Datorren astean jarriko dute martxan taberna-jatetxearen jarduna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!