Zizurkilgo Jaiak 2023

Zizurkilgo Andramarien egitaraua

Aiurri 2023ko abu. 10a, 07:00

Abuztuaren 11n hasi eta 15ean amaituko dira jaiak, aurtengoan.

Zizurkilgo Andramariak 2023

 

Abuztuak 11, ostirala

06:30 Oilasko biltzearen hasiera. Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia 
soinean eramatea eskatu dute.
11:30 Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.
14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.
18:30 Portxetako aldaparen lehen igoera herrikoia. Bi maila: 12-16 urte eta 16tik gorakoak.
19:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira.
20:00 Jaiei hasiera emateko suziria. Ziotza pilota elkartea, Iriarte Etxeko balkoian.
21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, Trikidantz.

 

Abuztuak 12, larunbata
Umeen eguna

11:30 Krosa. Ondoren, buruhandiak eta jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
16:00-19:00 Puzgarriak, zezen mekanikoa, haurrentzat jumping-a eta ping pong-a.
16:00 Mus txapelketa, Zentroan. 15 euro, bikoteko.
19:00 Gabezin.
22:00 Zezen suzkoa.
23:00 Gabezin.

 

Abuztuak 13, igandea

11:00 Jubilatuen hamaiketakoa, Iriarten.
12:00 Ziotza pilota elkarteko haurren partidak, Intxaur frontoian.
17:00 Pottokan ibilaldia, haurrentzat.
19:30 Tio Teronen semeak taldearen saioa, plazan.
22:30 Pilota partidak: Amaia Aldai-Nora Mendizabal. Olatz Arrizabalaga-Itxaso Erasun. Erremonte partida, gizonezkoetan. Intxaur frontoian. 

 

Abuztuak 14, astelehena

12:30 Herriko gazteen arteko herri kirolak.
14:30 Herri bazkaria, bingoa eta jolasak.
19:00 Gau Argi, plazan.
23:00 Burutik, Modus Operandi eta Gora Herria taldeak zuzenean.

 

Abuztuak 15, asteartea
Amabirjina eguna

12:30 Herri Kirolak. Aizkoran: Julen Gabirondo eta Ugaitz Mugertza. Harri jasotzen: Udane Ostoloza eta Ane Zinkunegi.
17:30 Xakean eta mahai jolasetan ikasteko aukera.
18:00 Idi probak, Plazaberrin. Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
23:00 Bertso saioa: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu. 
Gai-jartzailea: Imanol Artola, “Felix”. Ondoren, Izer eta Alabier.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!