Goizean goiz abiatu dira oilasko biltzaileak, baserriz baserri. Eguerdirako plazara gerturatu dira eta dantzaldia egin dute bertan, eguzkipean eta zizurkildarren txaloen berotasuna jasoz. Amaieran, herrikideak batu zaizkie, fandango eta arin-arina dantzatzeko eta kalejira ederra eginez eman diote bukaera goizari.