Zizurkilgo Jaiak 2023

Ziotza pilota eskolako kideek bota dute jaien hasierako suziria

Ainhoa Gil 2023ko abu. 11a, 22:59

Ziotza pilota eskolako kideek bota dute Zizurkilgo jaien hasiera iragarri duen suziria. Herritar ugari bildu da plazan; Portxetako igoera eta erraldoi eta buruhandien kalejirarekin gozatu ondoren, pilota eskolako kideak igo dira Iriarteko balkoira, jaiei hasiera ofiziala emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!