Zizurkilgo Jaiak 2023

Ekitaldiz beteriko astea dute aurretik, zizurkildarrek

Aiurri 2023ko irailaren 4a

2018ko irudia.

Lasterka eginez ekingo diote asteari, Zizurkilen. Haurrak lehenik, eta bikoteka ondoren, korrika arituko dira Joxe Arregi plaza inguruan. 18:30ean hasita, giro polita sortuko da plazan. 

Irailak 4, astelehena

  • 18:30 Haurren krosa. 
  • 19:00 Zizurkilgo XIV. Kros Mistoa Danena Atletismo Taldearen eskutik. Ondoren barrikotea.

Irailak 6, asteazkena

  • 18:00 Marrazki lehiaketako erakusketa.
  • 18:30 Marrazki lehiaketako sari banaketa.
  • 20:00 Txupinazoa Aitziber Ibarbiari eskainia.
  • Ondoren buruhandiak JunDaJo txarangarekin. 
  • 21:00 Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik.
  • Ondoren JunDaJo txaranga.
  • 02:00 Karaokea.

Irailak 7, osteguna

  • 11:00 Haurrentzako jolasak Irrika taldearen eskutik.
  • 13:30 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik. 
  • 14:30 Jubilatu bazkaria.
  • Ondoren Jubilatuen dantzaldia.
  • 17:30 Herri kirol erakustaldi eta ikastaroa Araxes taldearen eskutik Aurrera plazan. Ondoren buruhandiak.
  • 19:30 VII. Patata tortila lehiaketa.
  • 20:45 Tortila patata lehiaketako sari banaketa. Lehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
  • 22:30 Bertso-saioa elizan: Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Irailak 8, ostirala 

GAZTE EGUNA
  • 11:00 Puzgarriak.
  • 14:30 Gazte bazkaria.
  • 17:30 Elektrotxaranga herrian zehar.
  • 17:00 Indartsuak haurrentzako zirko ikuskizuna Aurrera plazan. Ondoren Txokolatada Aurrera plazan.
  • 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan. 
  • 22:45 Suzko zezena.
  • 23:00 Kontzertuak: Mad Muasel eta Dupla.

Irailak 9, larunbata 

MOZORRO EGUNA  
  • 11:00 Umeen jolasak.
  • 12:00 Buruhandiak.
  • 12:30 Apar festa.
  • 14:00 Bernardaren herri bazkaria. 
  • 16:00 Postre lehiaketa.
  • 17:00 Bingo musikatua. Ondoren helduentzat jolasak.
  • 20:00 Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin. 
  • 22:00-00:00 Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan.
  • 23:30 Muxutruk erromeria.
  • 00:15 Mozorro lehiaketako sari banaketa. Ondoren DJ Zigordz.

Irailak 10, igandea

  • 07:30 Diana.
  • 11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik. 
  • 12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia. 16:00 II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.
  • 16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta
  • Buruhandien Taldearen eskutik.
  • 19:30 Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik.
  • 22:00 Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!