Aiurri astekaria eta hamaboskaria berriro martxan, aste honetan hasita

Aiurri 2023ko ira. 4a, 08:35

Aiurri.eus webgunearen edizio jarraituak ez du etenik izan, udan. Paperezko bi agerkariak, bestalde, asteazkenean hasita iritsiko dira harpidedunengana.

Udan jaia nagusitu da Beterri-Aiztondon, eta ospakizunen lekukoa hartuko du orain Urnieta herriak. Hori guztia hizpide izango da astekarian eta hamaboskarian. Beste hainbat protagonista agertuko dira Aiurriko orrietan, hala nola, Landarbaso abesbatzako kideak, Zizurkilgo jai batzordea, Goiburuko emakumeak, Felix Munduan ekimeneko protagonistak, Txinan bizi den Sergio Labrador urnietarra, Ander Gallo andoaindar jockeia…

Astekariak Andoaingo eta Urnietako albisteak jasoko ditu, datozen asteetan. Hamaboskariak, bestalde, Beterri-Aiztondokoak.

Aiurriko harpidedunek, bestalde, Ikusbera aldizkaria jasoko dute buzoian irailean zehar.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!