Ikastaroak Zizurkilen

Aiurri 2023ko ira. 11a, 10:39

Ikastaro eskaintza zabala prestatu du Zizurkilgo Udalak aurten ere. Irailaren 15etik 27ra zabalik izango da izena emateko epea eta, plaza kopurua mugatua denez, izen-emate urrenkera errespetatuko da. Honakoa da aurtengo eskaintza:

Atxulondo Kultur etxeko ikastaroak

HAURRENTZAT

  • Antzerki Tailerra: 2017-2011 urtean jaiotako umeentzat, ostiraletan 18:00etatik 19:30era. Prezioa: zizurkildarrek 110€/ ez erroldatuek 150€.

HELDUENTZAT

  • PATCHWORK-JOSKINTZA SORTZAILEA: asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 120€/ez erroldatuek 160€.
  • YOGA: astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara Prezioa: zizurkildarrek 155€/ez erroldatuek 195€.
  • HIPOPRESIBO IKASTAROA (HASTAPENA): Astelehenetan 18:00etatik 19:00eta- ra (hipertentsio arteriala eta hipertiroidismoarentzat tratamendua jasotzen duten pertsonentzat ez da egokia). Prezioa: Zizurkildarrek 35€/ez erroldatuek 55€.
  • DANCEHALL: asteazkenetan 19:30etik 20:45era Prezioa: zizurkildarrek 100€/ez erroldatuek 160€.
  • SABEL DANTZA, astelehenetan 19:15etik 20:45era. Prezioa: zizurkildarrek 160€/ez zizurkildarrek 200€.

 

AIZTONDO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAK eskainita:

  • MEMORIA TAILERRA, astelehen eta ostegunetan 9:30etik 11:30era.

 

JUBILATUENTZAT
Izen-emateak eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN

  • GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.
  • YOGA: astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.

 

Iriarte Kultur etxeko ikastaroak
  • HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan, 11:45ean. Prezioak: jubilatuz zizurkildarrek 100 euro/ jubilatuak ez diren zizurkildarrek 130€ / jubilatu ez erroldatuek 140€ eta ez erroldatuek 170€.
  • MEMORIA TAILERRA: asteartetan 18:30etik 20:00etara. DOAN. (Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea)
  • LAND-ART tailerra: LHko umeei zuzenduriko natura eta artea lotzen dituen tailerra. Asteazkenetan 17:00etatik 18:30era, urritik abendura. Prezioa: zizurkildarrek 40€/ez erroldatuek 80€.

 

BUKALAI DANTZA TALDEA
  • Euskal dantza ikastaroak UMEENTZAT.
  • MUXIKO TAILERRA, Dantza jauziak eta beste erritmo batzuekin dantzan, oinarri-oinarrizko urratsetatik abiatuta. Ostegunetan 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 140€.
  • HELDUENTZAT EUSKAL DANTZETAN MURGILTZEKO IKASTAROA, ostegunetan
  • 19:30etik 20:30era. Prezioa: 140€

 

LOATZO MUSIKA ESKOLA
  • Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

 

MATRIKULAZIOA

Izen ematea: IRAILAren 15etik 27ra.

  • Izen ematea egiteko aukera ezberdinak izango dira: 
    • On line, Zizurkilgo Udaleko webgunean, udala on line atalean.
    • Zizurkilgo Udal Bulegoetan (Ernio Bidea 9-A, behea) egingo da.
    • 1.2. Ikastaroetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da eta izen emate urrenkera errespetatuko da. Zizurkilen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

  • Ikastaroan izen ematen duen pertsonaren izenean ERREZIBO bat sortuko da eta ordainketa egin beharko da.
  • Bi edo ikastaro gehiagotara izen ematen duen pertsonak, ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainontzekoak.

TALDEAK OSATZEKO IRIZPIDEAK

  • Talde bakoitza sortzeko GUTXIENEKO ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da.
  • Ikastaro bakoitzean izen ematen duten pertsonen %50ak ZIZURKILDARRA izan beharko du, bestela ikastaroa bertan behera utziko du Udalak.
  • Izen emateko EPE BAKARRA irekiko da (irailean).

 

KIROLA

ZIOTZA PILOTA ESKOLA

Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantilak.

DANENA TXIRRINDULARITZA

Modalitate desberdinetan trebaketa. Asteburuetan irteerak eta lasterketetan parte hartzeko aukera. Entrenamenduak:

DANENA FUTBOL

EMAKUME PILOTARI

  • Astearteetan 19:30ean emakumeei zuzenduriko pala ikastaroa (paleta+teniseko pilota).
    Prezioa: 200€ +50€ federatu txartela.

NESKA, ZATOZ KORRIKA!

  • Irailaren 15ean hasita, ostiraletan 18:00etan emakumeei zuzenduriko entrenamendu gidatuak

AIZTONDOKO NESKIDE ELKARTEA

Neska zara eta futbolean edo boleibolean aritu nahi duzu?

 

EUSKARA 

IKASTAROAK

EUSKALDUNTZEA Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizuete, beti ere, taldeak osatzen badira, eta, gainera, diruz lagunduta:

  • Maila guztietako ikastaroak.
  • Etorri berrientzako AISA ikastaroak.
  • Oinarrizko mailako ikastaroak.
  • 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak.
  • Autoikaskuntza-ikastaroak.

MINTZALAGUNA

Zatoz euskaraz hitz egitera, tarte atsegin bat igaroz!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!