Zizurkilgo Jaiak 2023

Haurren eguna eta mozorro festa, gaurkoan

Aiurri 2023ko ira. 9a, 08:14

Artxiboko irudia.

Goizean hasita, haurrei zuzendutako ekitaldi-sorta izango da. Egunak aurrera joan ahala herri bazkaria, jolasak eta mozorro lehiaketa iragarrita daude. Goizean hasi eta ordu txikiak arte etenik ez da izango Zizurkilen.

Irailak 9, larunbata 

MOZORRO EGUNA  
  • 11:00 Umeen jolasak.
  • 12:00 Buruhandiak.
  • 12:30 Apar festa.
  • 14:00 Bernardaren herri bazkaria. 
  • 16:00 Postre lehiaketa.
  • 17:00 Bingo musikatua. Ondoren helduentzat jolasak.
  • 20:00 Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin. 
  • 22:00-00:00 Photocall-a. Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan.
  • 23:30 Muxutruk erromeria.
  • 00:15 Mozorro lehiaketako sari banaketa. Ondoren DJ Zigordz.

Irailak 10, igandea

  • 07:30 Diana.
  • 11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik. 
  • 12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia. 16:00 II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.
  • 16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta
  • Buruhandien Taldearen eskutik.
  • 19:30 Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik.
  • 22:00 Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!