Zizurkilgo Jaiak 2023

Azken txanpara iritsi da jaia, Zizurkilera

Aiurri 2023ko irailaren 10a

Artxiboko irudia.

Komedia showarekin eta Andoni Ollokiegiren emanaldiarekin amaituko dira jaia. Egunean zehar sagardo dastaketa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandiak eta abar.

Irailak 10, igandea

  • 07:30 Diana.
  • 11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik. 
  • 12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia.
  • 16:00 II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak.
  • 16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik.
  • 19:30 Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik.
  • 22:00 Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!