Giro bikainean joan da Zizurkilgo XXV. Azoka berezia

Ainhoa Gil 2023ko urr. 8a, 15:09

Zizurkilgo Azoka berezia egin dute gaur, udako eguraldiarekin. 10:30etan zabaldu dituzte ateak eta ordurako, nabarmena zen jendearen mugimendua. Autobusez zein oinez edo autoz, jendetza gerturatu da azokagunera. Postuen artean ibili da jendea, baita tailer ezberdinak egiten, erakustaldiak ikusten edota pottoka gainean paseotxoa egiten ere.

Plaza Etxeberrin herri bazkaria egin ondoren, arratsaldeko hitzordurako prestatutako da herria. Izan ere, 3. Mailako Aizkolarien kanporaketa izango baita Intxaur pilotalekuan. Sarrera doakoa da eta izen handiko aizkolarien arteko lehia estua espero da bertan. 19:00etan emango zaio hasiera herri-kirol saioari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!