Ospakizuna eta aldarrikapena Zizurkilen, urriaren 22an

Aiurri 2023ko urr. 15a, 09:41

Gipuzkoako Mendiak Aske ekimeneko kideak Zizurkilen elkartuko dira, ospakizuna eta aldarrikapena bateratu nahian.

"Ospatuko dugu Gipuzkoako mendiak babesteko sarea sortu eta sendotu egin dugula urtebete honetan eta aldarrikatuko dugu mendiak aske nahi ditugula, industrializatu barik, gure gazteen eta seme-alaben etorkizuna izaten segi dezaten". Horixe adierazi du ekimenak, ohar bidez.

Egitaraua

12:00 Energia (k) ezbaian bertso saioa San Millan elizan: Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Saroi Jauregi. Sarrera 10 euro; umeek borondatea. Aldez aurretik zein egunean bertan eros daitezke.

14:00 Herri bazkaria eta kantaldia. Herri bazkariko produktu guztiak bertakoak eta ekologikoak izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!