Bertso saioa egin zen Zizurkilen, San Millan elizan atzo eguerdian, zentral eolikoen egitasmoen aurka hainbatek osatu duten Gipuzkoako Mendiak Aske mugimenduak antolatuta. Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan, Saroi Jauregi gai-jartzailearen esanetara jarrita. Aurkezpena eta lehen saioko agurrak, bideoz ikusgai: