Feli Aizpurua (Euskal Herria), Xiaofei Li (Txina), Dario Arteta (Kolonbia), Nabila Boujemaa (Magreb) eta Veranika Danskova aritu dira hizlari, euren jatorriko herrietan heriotzaren inguruan dauden ohitura eta errituen inguruko azalpenak emanez. Oso hizketaldi interesgarriak eskaini dituzte guztiek ere, eta giro ederrean joan da mahai ingurua.
Amaitutakoan, Gau Beltzako ospakizinetan murgildu dira zizurkildarrak.