Azoka berezia datorren larunbatean, Zizurkilen

Irune Alfonso 2023ko aza. 28a, 12:49
Artxiboko irudia

Zizurkilgo Udalak Gabonetako Azoka Berezia antolatu du abenduaren 2rako, Joxe Arregi plazan.

 

Bailarako artisauak eta janari-postuak egongo dira bertan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Mota guztietako postuak egongo dira: gozoak; pateak; eztiak; bonboiak; txakolina; Marie Brizardeko edariak; egutegiak; euskal panpinak; motxilak; xaboi, krema eta ukenduak; umeentzako gauzak, pitxiak...

Azokaz gain, I. Postre Gozo Lehiaketa ere izango da, Zizurkilgo Gaztezulok antolatuta. 3 kategoriatan parte hartu ahal izango du jendeak:

-          9-12 urte

-          13-17 urte

-          18 urtetik gora

Lehiaketako izen-ematea egunean bertan egingo da, eta partaideak erabilitako errezeta aurkeztu beharko du. Irabazleentzat sariak egongo dira. Postreak 11:00etatik 12:00etara bitartean utzi beharko dira Joxe Arregi plazan.

Azkenik, arratsaldean, 17:30ean, BUELTAKA familiarentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Atxulondo kultur etxean, Behibis konpainiaren eskutik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!