Gaur hasiko da Zizurkilgo Kirol Astea

Aiurri 2023ko abe. 12a, 10:59
Zizurkilgo Udalaren argazkia

Kirol egokituaren gaineko hitzaldiak emango dio hasiera Zizurkilgo Kirol Asteari. "Guztiok kirola egiteko aukera izan dezagun-Gipuzkoako futbol federazioko eta Gipuzkoako kirol egokituko Federazioaren arteko futbola denontzat proiektua" aurkeztuko dute. Saioa, Josu Zubia kirol egokituko teknikariaren eskutik izango da arratsaldeko 19:00etan, Plazida Otañoko gela balioanitzean. 

Bihar, abenduaren 13an, jubilatuei zuzenduriko ginmasia tailerra izango da. Tailer honen helburua oraindik gimnasian parte hartzeko zalantzak dituztenak animatzea da.

Abenduaren 15ean ekitaldi nabarmenena izango da. Pirineos Film Festivaleko 2023ko filan aukeratuen emanaldia. Saioa 19:00etan hasiko da bi orduko irauperanerakin. Emanaldia Atxulondon izango da. Bertan emango diren filmak: The Tough, Roca Nua, Into the ice, Le moustache forever, Into the mountain, 24 horus odyssee, Plastic eta Jotunn. 

Abenduaren 16an, 12 orduz kirolean ekimena egingo da. Xabat Oiartzabalek egin du egunaren aurkezpena: “11:00etan hasiko da egitaraua, haurrei zuzendutako herri kirol eta jolas saioekin. Intxaur pilotalekuan arituko dira gaztetxoak, goizean zehar.

Bestetik alde batetik, 11:00etatik 13:00etara, emakumeei zuzendutako bizikletan ikasteko tailerra egingo da. Joxe Arregi plazan eta bidegorrian trebatuko dira bi gurpilen gainean.

Arratsaldean, Neskide taldeko kideak izango dira protagonistak. 17:00etan, Volleya ezagutu eta haiekin entrenatzeko aukera eskainiko dute Otañon eta 18:00etan, infantil mailakoen partida izango da. Ecuavolley kirola ere ezagutu ahal izango da Tunguraua elkarteari esker. 

Gauean, azaldu du Oiartzabalek, “tradizio luzeko Gau krosa egingo da. Ibontxo Gonzalezen omenezkoa 22:30etan hasiko da. Aurrez, 22:00etan, haurren txanda izango da. Izen ematea www.herrikrosa.eus gunean egin daiteke dagoeneko eta momentuan ere egin ahal izango da. Gehienez 150 korrikalari onartuko dira. Opariak, sariak, zozketa eta giro ederra ziurtatuta daude Zizurkilgo Gau krosean”.

Abenduaren 17an, halterofilia  eta pilotak izango dute tartea. Goizean, Eskolarte mailako Egarri halterofilia trofeoa izango da jokoan, Joxe Arregi plazan. Batis Kortajarenak azaldu duenez, “Otaño ikastetxean dabiltzan gure taldekideak izango dira protagonista nagusiak. Oso maila ederrean ari dira eta dagoeneko konpetitzen hasiak dira. Ikuskizun polita eskainiko dute”.

Arratsaldean, Ziotza pilota eskolako umeen partidak izango dira Intxaur pilotalekuan eta ondoren, afizionatuen partidak izango dira gozagarri: Alberdi/Erasun- Perurena/Aizpuru.

Kirol Asteak jarraipena izango du hurrengo astean.  Larunbat goizean, bizikleta ibilbidea egingo baita. 11:00etan, Eguberrietako halterofilia txapelketa egingo da, Intxaur pilotalekuan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!