Lasterketa, azken asteotako gaurik hotzenetarikoan

Aiurri 2023ko abe. 17a, 18:57

Helduen mailan, 118 partaide helmugaratu ziren. Gaua hotza zen, baina ez ziren horregatik lasterkariak kokildu. Zaletuen babesa gertu zuten, gainera.

Mutiletan, Amets Aranberri zestoarra nagusitu zen Jon Zubeldia asteasuarraren aurretik. Asier Mujika tolosarra hirugarren sailkatu zen. 

Nesketan, Irati Larrañaga Matxain usurbildarra nagusitu zen, atzean bi tolosar utzita: Nagore Azkue eta Irati Larrañaga Zabala.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!