Irene Urruzola liburuzainak, ibilbide berria

Ainhoa Gil 2024ko urt. 13a, 08:59

Urruzola, Juanito Urkizu futbolariaren gainean idatzitako liburuarekin.

Zazpi urte baino gehiago egin ditu Irene Urruzola lasarte-oriatarrak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Denbora horretan, Arantxa Zabalarekin batera, ehunka ekimen sortu eta abiarazi ditu, elkarlanean: ipuin-kontaketak, literatur-tertuliak, tailerrak, motxila ibiltaria, erakusketak, emanaldiak, erronkak… Abenduaren 27an amaitu zuen ibilbidea. Beste liburutegi batean arituko da aurrerantzean.

Haurren eta helduen artean irakurzaletasuna sustatzeaz gain, genero ikuspegia, adin aniztasuna, artea, jolasa eta beste hainbat ardatz ere jorratu dituzte liburutegian.

Herritarren agurra

Hemendik aurrera, beste liburutegi batean arituko da lanean Urruzola eta, albiste hori zabalduta, erabiltzaileen nahiz herritarren agurra jaso zuen abenduan. Abenduaren 13an, esaterako, eurek sortutako kapelen desfile koloretsua egin zuten haurrek liburutegian eta, amaieran, Urruzolari eskertza adierazteko ekitalditxoa egin zen bertan. Oso hunkituta agertu zen Irene Urruzola eta, horren lekuko, hurrengo egunean sare sozialetan idatzi zuen mezua: “Ustekabe ederra jasota mutu utzi ninduzuen. Eskerrik asko guztioi bihotzez!”.

Udalaren eskertza-mezua

Abenduaren 27an izan zuen Zizurkilgo azken lan-eguna eta, Udalak honako agur mezu hau zabaldu zuen, sare sozialen bidez: “Ta hala bazan edo ez bazan, esker onez beterik agurtu nahi dugu Irene. Baina hau ez da istorio baten amaiera, ezpada bide berri baten hasiera: Irenerena, bere bide berrian. Zorterik onena opa dizugu! Jarraitu letren errepublikan itsasargi izaten, zure irribarre eta adeitasunez literaturzaleak argitzen. Plazidatarron partez, zoriontsu izan. Bidaia on!”.

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 640 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!