Zizurkilgo Bukalai eta Deustuko Bihotz Alai dantza taldeen emanaldia

Ainhoa Gil 2024ko urt. 28a, 10:32

Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak antolatutako emanaldia izan zen atzo Intxaur pilotalekuan. Deustuko Bihotz Alai taldea gonbidatu zuten zizurkildarrek eta, bi taldeek emanaldi ederra eskaini zuten.

Zuzeneko musikarien doinuek jantzi zuten emanaldia. Intxaur pilotalekua jendez bete zen bi taldeen emanaldiaz gozatzeko. Ordubete pasatxoz, hainbat dantza ikusi ahal izan zituzten. Deustuko dantzariek bertako emakumeek antzina egiten zuten aurreskua erakutsi zuten.

Bi taldeen artean dantzatu zituzten kalejira, fandango eta arin arina, ikuskizun ederra eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!