Doluaren inguruko ipuin kontaketa, Plazida Otaño liburutegian

Ainhoa Gil 2024ko ots. 2a, 12:24

Haurrekin dolua eta heriotzaren inguruko lanketa egiteko saioa antolatu dute gaur Plazida Otaño liburutegian. Manex Beristainek eskainiko du saio goxo bezain interesgarria, bere esperientziatik abiatuta.

Liburutegiko arduradunek azpimarratu dutenez, "herri askotan eskaintzen ari da, muxutruk. Haurrekin heriotza eta dolua lantzeko aukera eskaintzen du. Ez da saio tristea eta biziki aholkatzen dizuegu bertaratzea. Umeek 5 urtetik gorakoak izan behar dira eta beti heldu batek lagunduta".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!