Torturaren inguruko ekitaldi sorta, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2024ko ots. 16a, 08:14

Otsailaren 13an bete ziren 43 urte Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen torturaz hil zutela. Urteurrenaren harira, torturaren gaian sakontzeko hainbat ekitaldi antolatu dute aste honetarako. Igande eguerdian egingo da ekitaldi nagusia.

Herri palestinarra pairatzen ari den tortura izan zuen atzo aipagai Thamer Birawik, Atxulondon eskainitako hitzaldian.

Gaur arratsaldean, HerriBIZIgune elkarteak antolatutako zineforuma izango da elkartearen topagunean. Uruguaiko diktaduraren garaian mugimendu Tupamaroak pairatu zuen errepresioa islatzen duen ‘La noche de 12 años’ filma eskainiko dute. 19:00etan hasiko da emanaldia.

Otsailaren 18an, igandearekin egingo dute ekitaldi nagusia, Joxe Arregi plazan. Aurrez, Haizetsu bordara ibilaldia egingo dute. Herriguneko plazatik 09:00etan abiatuta, 11:00etan iritsiko dira bordara eta bertan ekitalditxoa egingo dute. Plazako ekitaldi nagusia berriz, 13:00etan egingo da.

Otsailaren 20an, 17:30etan hasita, ‘Oso latza izan da’ liburuaren inguruko solasaldia egingo dute Plazida Otaño liburutegian, 17:30etan hasita. Bertan izango da Xabier Mendiguren idazlea bera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!