Eñaut Urkaregik Omnium probako Gipuzkoako txapelketa irabazi du

Aiurri 2024ko ots. 20a, 11:34
Argazkia: @ziklixphoto

Urkaregik Gipuzkoako Omnium proba irabazi du. Omnium lau probetan bereizten da eta puntuaketa handiena lortzen duenak irabazten du.

Omniumeko lau probak honako hauek dira: scratch, tempo, "eliminacion" eta puntuaketa. Proba guztietako puntuaketak batu behar dira irabazlea nor den jakiteko. Scratch modalitatean, bi txirrindularik alde egin zuten, baina pelotoiko esprintean hirugarren sailkatzea lortu zuen Urkaregik. Tempoan, alde egitea lortu zuen eta puntu ugari eskuratu zituen. "Eliminacion" proban, zazpi pertsona falta zirela alde egin eta garaipen garrantzitsua lortu zuen. Eta, amaitzeko, bigarrenarekin 12 puntuko aldearekin iritsi zen azken probara, beraz, lasterketa kontrolpean edukitzea nahikoa zuen irabazteko. Zizurkildar gazteak urrea lortu zuen asteburuan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!