Musikazaleentzat gozamena Zizurkilgo Blues Gauan

Aiurri 2024ko ots. 25a, 11:48

Behi Bi Blues, Jo Buddy eta Susan Santos musika taldeak aritu ziren atzokoan, Atxulondoko eta Egarriko oholtza gainean. Musikaz gozatzeko tarte atsegina izan zen hurbildu ziren musikarientzat.

Blues Gaua zuzeneko musika emanaldien zirkuituan aski ezaguna da, eta beste urte batez musikazaleak Zizurkilen elkartu ziren. Udalak antolatuta, zuzeneko musikaren majiaz gozatu zuten ikusleek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!