Halterofiliako Liga Nazionaleko jardunaldia, larunbatean Zizurkilen

Ainhoa Gil 2024ko ots. 29a, 11:37

Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatuko da Liga Nazionaleko I. Jardunaldia. Eki Lizaso taldekideak Europako nahiz mundu mailako txapelketatarako gutxieneko markak lortzeko aukera izango du bertan.

Denok Danena taldeko ordezkariek azken txapelketetako informazioa bidali dute, larunbateko ekitaldia iragartzearekin batera:

Urtarrilaren 25ean, Zarautzen, Espainiako Eskolarren Teknika txapelketa izan zen eta Denok Danena taldeak ere parte hartu zuen, taldeko 3 neska mutil gaztetxoekin.
Parte hartu zuten 27 finalisten artean, ondorengoak dira lortu zituzten postuak:

ENEKO MESA  7. POSTUA                

KISBEL LOPEZ  12. POSTUA                                

JOEL ROPERO    17. POSTUA

Larunbat honetan, martxoaren 2an, Zizurkilgo Intxaur frontoian, Liga Nazionaleko I. Jardunaldia jokatuko da. Denok Danenak parte hartuko du gizonezkoetan Ohorezko Maila eta Lehen Mailako 2 taldeekin eta emakumezkoetan berriz Lehen Mailan dagoen taldearekin. 


Eki Lizaso Madrildik dator leihatzera eta berriro ere aukera izango du, bai Europeorako bai Mundialerako gutxieneko markak egiteko.


Hiru txanda izango dira: lehenengoa goizeko 10:30ean, bigarrena eguerdiko 12:00etan eta hirugarrena arratsaldeko 17:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!