Atzo ospatu zuten Txapela Eguna Zizurkilen. HerriBIZIgune elkartea izan da aurtengo txapelduna eta, elkartearen txokoa ezagutzeko aukera izan zen arratsaldean. Horrez gain, ohiko mus txapelketa, Bukalai dantza taldearen emanaldia, txapel-saskiratze lehiaketa eta txapela-afaria egin zituzten. Afalostean jaso zen HerriBIZIgunek aurtengo txapela eta haiek botako dute jaien hasierako txupinazoa.
2024 mar 10 Zizurkil