KORRIKA

Korrika Txiki bikaina, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2024ko mar. 22a, 12:17

Eguraldi apartarekin egin dute Korrika Txikia gaur Zizurkilen. Herrigunetik behera, Joxe Arregi plazan amaitu arte, eskuz esku pasa dute lekukoa ikasleek. P.M. Otaño herri eskola, San Millan eskola eta Zubimusu ikastolako haur, guraso eta irakasleek goiz ederra pasa dute euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabalduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!