KORRIKA

Korrikako petoak banatuta, lasterketa iristea besterik ez da falta Zizurkilen

Ainhoa Gil 2024ko mar. 23a, 12:34

Eguerdian egin dute Korrikako petoen banaketa ekitaldia. Herriko talde eragile ezberdinetako ordezkariek euren petoak jaso dituzte, ekitaldi goxoan. Pozik gerturatu dira herritarrak ekitaldira, Korrikari ongi-etorri beroa egiteko gogoz. Uliazpi fundazioko kideek aurten lehen aldiz eramango dute lekukoa eta, hunkituta jaso dute petoa.

Alur dantza taldeko dantzarien emanaldiak eman dio hasiera ekitaldiari. Gaurko prestatutako koreografia eskaini dute bertan. Petoen banaketa egin ondoren, eskuz esku pasa duten lekukoaren barruan gordetako mezua irakurri dute. Zizurkilgo euskara ikasleek idatzi dute aurtengo mezua eta haiek izan dira irakurtzeko arduradunak. Euskara ikasteko gonbita luzatu dute eta, txalo zaparrada artean amaitu dute hitzartzea.

Bazkaritarako bilduko dira orain herritarrak Joxe Arregi plazan eta, 15:15etarako, bakoitza bere puntuan egongo da, Korrikaren lekukoa jasotzeko zain. 15:30ak aldera espero da euskararen aldeko festa handia.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!