Loatzo Musika Eskolaren tronpeta, bonbardino eta tronboi entzunaldia

Aiurri 2024ko api. 12a, 16:15

Loatzo Musika Eskolako kideak entzunaldi ezberdinak eskaintzen ari dira hilabete honetan zehar. Atzo, tronpeta, tronboi eta bonbardinoko ikasleen txanda izan zen, Zizurkilgo Atxulondo Kultur etxean. Apirilaren 26ra arte beste hainbat entzunaldi eskainiko dute. Astelehenean, esaterako, abesbatzeko kideak arituko dira Villabonan, eta biolinak, biolontxekoak eta orkestra Adunan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!