Ahotsak egitasmoaoak haren biografia eta lekukotzak jaso zituen. Juan Jose Araolaza Zizurkilen jaio zen 1943an. Aita tolosarra eta ama azpeitiarra zituen; Zizurkiletik Elgoibarrera bizitzera joan zen 11 urte zituela, aitaren lana zela eta. Zaragozan ikasketak egin zituen eta Elgoibarrera bueltatu zenean, Ongarri Kultur Elkarteko kide bilakatu zen. Felix Etxeberria Parapan eta Luis Bilbaoren bitartez, Elgoibarko Izarrako lehendakari kargua hartu zuen. Elgoibarko Ikastolaren zuzendaria izan zen, ikastola legalizatu aurretik eta osteko urteetan. Elgoibarko Izarraz, ikastolen lokalei buruz, irakasleez, diru-laguntzez, eraikin berriaren beharraz, herriaren inplikazioaz, eta abar hitz egin zuen, Elgoibarko Euskararen Historia Soziala proiekturako egindako elkarrizketan.
Haurtzaroa Zizurkilen
Zizurkilen igaro zuen haurtzaroa eta bideoan oroitzen du Amasa-Villabonako zinemara joaten zirela.