Zizurkilgo Ezkeltzu mendiko gainetan dira herriko hainbat baserritako behiak. Larunbatean, eguraldi ederrarekin egin zuten larre irekiera ekitaldia. Ziotzan jarritako itxituran bildu zituzten goizean goiz behi guztiak osasun tratamendua emateko eta ondoren mendira askatu zituzten. Lanak amaituta, elkarrekin bazkaldu zuten baserritarrek. Ezkeltzun izango da ganadua, uda amaitu arte.