Garazi loredendaren 20.urteurrena ospatu dute, gaur, Zizurkilen

Irune Alfonso 2024ko api. 30a, 18:36

20 urteurrena ospatzeko, Garazi eta Jone kalean jarri dira loreekin lantxoak egiten eta bien bitartean, Asteasuko Usarrabi kantu taldea kantuan aritu dira. Gainera, Garazi eta Jonek loreak oparitu dizkiete haien inguruan laguntzen eta babesa ematen egon diren lagunei.

Fraisoren ikasketak burutu eta 15 egunetan ireki zuten loradenda eta gaur egun oraindik pozik ari dira bertan lanean. Garazi eta Jone aritzen dira lanean bertan eta euren erakuslehoiek izugarrizko kuriositatea sortzen dute. Herritarrak beraiengana hurbiltzen dira euren lana goraipatzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!