Musika eta literatura eskutik, Maiatza Saltsan zabaltzeko

Aiurri 2024ko mai. 2a, 20:01

Poesia eta musika batzen dituen ikuskizunak zabalduko du aurtengo Maiatza Saltsan ekimena, larunbat honetan bertan. Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran eta Maite Larburu igoko dira Atxulondo kultur etxeko eszenatokira, "Soneto 1 irakurtzeko 20 modu" ikuskizuna eskaintzera.

Harkaitz Canok egingo du irakurketa eta Beñat Barandiaranek zein Maite Larburuk jarriko diote musika saioari. 20:00etan emango zaio hasiera eta hiru euro ordaindu beharko da sarrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!